XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZI URRATSAK

Sabino Arana, Azkue, Unamuno, Txomin Agirre-eta jaio zireneko hamarkadan sortu zen, hain zuzen 1868an, Elantxobeko herri politean.

Aitak erakutsi zion txaluparako bidea, eta ikasketak bizibidea itsasotik ateratzeko peskizan egin zituen; lehenbizi Elantxoben, ondoren Bermeon nabigazio eskolan, eta bizitzarako benetako eskarmentua Torrevieja-tik (Alacant) Kubara joan-etorrian ibiltzen zen belaontzi batean egin zuen, gatza eman hara eta azukrea ekarri handik, ibili zela.

Ba omen zuten kontramaisu galiziar bat, Atlantikoko ekaitzaldi gogorren artean, gozotasun handirik gabe masta nagusira igoarazten zituena.

Bere semeetako batek esatera, kapitain-titulua Ferrolen atera zuen 21 urte zituela, eta itsasontziaren agintea 23 urterekin, Filipinetan.

Agiri ofizial batek egiaztatzen duenez, 32 urte zituela, 1900. urtean hain justu, eskuratu zuen Ferrolen Merkataritza Ontzietako lehen mailako kapitain-titulua.

Kepa Enbeita Urretxindorrarekin batean. Lagun handiak, eta gogaideak izan ziren

Gorgonio Renteriaren emaztea eta bere gurasoak